Larunbat honetan izango da Aiaraldeko Berdintasun Topaketa, eta aurtengo gaia Artea, ahalduntzea eta oholtza izango da. Eskualdeko hainbat artista ezagun izango dira protagonista.
Goizeko egitaraua prestatu dute Aiaraldeko Udalek eta 11:00etan abiatuko da, generoa eta arteari buruzko mahai-inguruarekin: Izaskun Alonso Saratxagak, Raisa Alavak, Bambik, Kaittin Allendek eta Enkarna Delgadok hartuko dute hitza, Iera Garaiok dinamizatutako solasaldian.
Horren ostean, Aiaraldeko sortzaileen lanak biltzen dituen erakusketa bat ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek.Paula Urquijo dantzari laudioarrak emanaldia eskainiko du gero.
Eguneko hausnarketak eta ondorioak partekatzen bukatuko da goiza.