Laudioko aktualitate instituzionala eta Arrankudiaga-Zolloko Trail Lasterketa, azalera

Erredakzioa 2025eko urriaren 23a

Hemen gaude berriz zuzenean Aiaraldea Komunikabidearen ‘Azalera’ podcastaren denboraldi berri batean, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak azalera ekartzeko prest. Aurreko ikasturtean bezala, ostegunero emituko dugu saio hau, 13:00etan zuzenean Faktoriako platotik. 

Gaur Laudioko aktualitate instituzionala izango dugu hizpide, Ainize Gastaka alkatea izango baitugu gurekin gaurkotasunezko gaiei buruz mintzatzen. 

Horren ostean, Arrankudiagako Trail Lasterketako antolatzaileak izango ditugu gurekin, asteburu honetan egingo dute kirol probaren eta Goikogane erronkaren inguruan solasten. 

Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide