Hiru casting deialdi zabaldu ditu Temps Show Business enpresak eskualdean. Antzinako garaietako ikus-entzunezko proiektuetan parte hartzeko dira hirurak, baina ezaugarri eta baldintza ezberdinak dituzte. Urduñan eta Laudion egingo dituzte filmaketak, eta profil ezberdinen bila daude.
- Paper laburreko antzezlea
- Aurtengo urtarril eta martxo bitartean jaiotako haur txiki bat behar da.
- Nazioarteko filmaketa izango da.
- Beharrezkoa da NANa izatea edo datozen asteetan eskuratzea.
- Filmaketa azaroaren 21ean izango da, Urduñan.
- Ohiko figurazioa
- Adinez nagusiak diren gizon eta emakumeak behar dira.
- Praken neurria gehienez 44 izatea beharrezkoa da.
- Figuranteek ezin izango dituzte tatuajeak izan bistara (besoetan, garondoan...), ezta piercingak edota ilea tindatuta edo metxekin izan.
- Filmaketa azaroaren 21a eta 27a bitartean izango da, Urduñan.
- Antzezleak
- Adinez nagusiak diren gizonak behar dira.
- Instrumentu hauek jotzen jakin behar dute eta eskuragarri izan behar dituzte: pianoa, bateria, klarinetea, tronpeta, kontrabaxua, bongoa.
- Filmaketa abenduaren 5ean izango da, 11:00-21:00ak bitartean, Laudion.
Lan guztiak ordainduko dituzte eta Gizarte Segurantzan alta emango dute.
Castinga egiteko mezu bat bidali behar da 682632783 (Basilio) telefono zenbakira. Mezuan honako datu hauek zehaztu beharko dira: izen-abizenak, NAN zenbakia, jaioteguna, bizitokia, altuera eta kamisetaren, praken eta zapaten neurriak. Gaur egungo argazki bat ere bidali beharko da, aurpegia eta gorputza erakusten duena.
Haurrentzako castingaren kasuan, gurasoen izen-abizenak ere zehaztu beharko dira, eta musikarienean, musika tresnen argazkiak ere bidaltzea eskatzen dute.
Horretaz gain, castingetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik casting.temps.es web atarian izena ematea.