Gaur 10:00etatik 13:00ak aldera arte trafikoa eten dute A-3641 errepidean, hau da, Okondo eta Ibaguen artean. Izan ere, bide horretako 50. kilometroan makina zapalgailua erori da garraiatzen ari zen kamioitik. Udal iturriek azaldu dutenez, bihurgunea hartzean jazo da ezbeharra.
Berez, ibilgailua errepide ertzean geratu da eta garabi batek kendu behar izan du tokitik. Ertzaintzak ziurtatu du esku hartzea ez dela amaitu 13:00ak arte. Ez da zauriturik egon.