Aurreko urteetako dinamikari jarraiki, Memealdiaren laugarren edizioa abiatu dute Kirikiñok eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Euskarazko memeen lehiaketa batean datza ekimena, eta azaroaren 1etik 30era egongo da parte hartzeko aukera. 688 72 66 65 telefonora bidali beharko dira memeak, eta antolatzaileek sarean argitaratuko dituzte, egileen izenak aipatu gabe.
Aurkezten dire memeekin kikarak egingo dituzte gero, parte hartzaile guztien artean zozkatzeko.
