"Gosari teknologikoa" egin dute gaur goizean Amurrioko Refor enpresaldean, adimen artifizialak Aiaraldeko industriari eman ahal dizkion erronka zein aukeren inguruan mintzatzeko.
Eskualdeko ordezkari sozial, ekonomiko zein politiko ugarik hartu dute parte jardunaldietan. Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiak eta Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak hartu dute hitza lehenbizi, eta adituei eman diete paso jarraian.
Lehen solasaldian Javier del Ser doktorea (Tecnaliako Adimen Artifizialean aditua) eta Jon de Lapatza (Amuferreko zuzendari nagusia eta Aiara Industrial Lab-eko presidentea) aritu dira Adimen Artifizialaren aplikazio praktikoen inguruan mintzatzen. Ondoren, eskualdeko hiru enpresaren esperientzia zehatzak ezagutzeko aukera egon da, Endika Albinarrate (Envaseseko zuzendari nagusia), Alazne Aldaiturriaga (Talleres Amets-eko CEOa) eta Iñaki Moscosorekin (Kiderreko IKT arduraduna).
Aiaraldea Komunikabideak jardunaldi osoen jarraipena egin du eta gaiari buruzko kronika plazaratuko du datorren asteko Aiaraldea Hemen hamabostekarian.