Arropa Plaza antolatu zuen Aiaraldea Ekintzen Faktoriak azaroaren 1ean, "arropa hilari erabilera bizia" emateko asmoz.
Urri osoan zehar ehunka arropa-jantzi batu dituzte Laudioko Faktorian, dozenaka herritarren ekarpenari esker. Kamisetak, barruko arropa, zapatak... orotarikoak izan dira bildutakoak. Azken astean auzolanean tolestu eta atondu dute jasotako material guztia.