Arabako lurralde historikoan dauden herritarrek alarma mezua jasoko dute bihar 12:00etan euren sakelakoan. Hartzaileek jakin behar dute komunikazioa ez dela benetako larrialdia, baizik eta SOS Deiaken simulakroa alerta sistema probatzeko.
Izan ere, ES-Alert sistemak larrialdi jendetsuak aktibatzeko balio du. Bihar Arabako antenaren batean konektatuta dauden eta Babes Zibileko alertak jasotzeko aukera piztuta duten sakelakoek soinua sortuko dute eta honako mezu hau helduko zaie erabiltzaileei:
"112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA
Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko"
Mezua irakurri ondoren, pantailatik ezabatu daiteke. Berez, ez da Eusko Jaurlaritzak egingo duen lehenengo proba, 2022ko azaroan Bilboko auzo batzuetan egin zuen eta duela gutxi, urriaren 2an, Balmasedan ere ariketa bera gauzatu zuten.
SOS Deiakek sare sozialetan bideoa zabaldu du informazioarekin. Ikus-entzunezko horretan Jon Apodaka amurrioarrak azaldu ditu probaren nondik norakoak:
Araba‼ apuntatu ➡ ostegunean 12etan ES-Alert simulakroa
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) November 11, 2025
Zure telefono mugikorrean alarma bat jasoko duzu SOS Deiaken mezu batekin. Lasai egon, gu gara
Larrialdi handia izanez gero, herritarrak ohartarazteko sistemak funtzionatzen duela egiaztatzen ari gara
Partekatu 📲 pic.twitter.com/HuCBFedtLG