2025/11/20 18:30

Antzerkia

Antzezlan-kabareta: paperak lortzeko ezkontzea benetako maitasuna da

Antzezlan-kabareta: paperak lortzeko ezkontzea benetako maitasuna da
Laudioko Kasinoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Mugarik gabe, EH Feministak Nika
  • Data: Azaroak 20, osteguna
  • Ordua: 18:30
  • Tokia: Kasinoa
  • Norentzat: Herritarrak 18+
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Oharra: Sarrera librea lekuak bete arte

Panchita Uchis, Nikaraguako setio politikotik Bartzelonara ihes egin duen migra centraka, Montse andrea zaintzen diharduen etxeko langile bat da. Montse andrearen promesa handia noiz beteko zain dagoen bitartean bere baitako alderik errebeldeenarekin konektatzen du berriro, eta ihes egiten du migratzaileen eskubideen aldeko manifestazio batera joateko. Montse andrea ohartu egiten da, Panchita etsipenak jota geratzen da eta laguntza eskatzen du. Orduan agertzen da Santa Migra, eta irtenbide fantastikoak bilatzen dituzte elkarrekin.

MUGARIK GABE: Garapenerako GKE feminista, justizia sozialaren alde lanean bizitzaren jasangarritasunaren ikuspegitik.

EH FEMINISTAK NIKA: Euskal Herrian bizi diren nikaraguarren talde feminista gara, Nikaragua aske, justu, demokratiko eta feminista baten aldeko borrokan konprometituak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide