Mari Domingik Aiaraldeko haurrek urtea zelan pasatu duten jakin nahi du. Horregatik, argi adierazi du soilik erantzungo dituela opariez gain beste zerbait hizpide duten eskutitzak. Urteko pasarte bat, txiste bat, asmakizun bat… edozer gauza kontatu ahal diozue Mari Domingiri. Berak gustu handiz irakurri, zuen hitzekin gozatu eta erantzun bat helaraziko dizue.
Mari Domingik euskaraz bakarrik jaso nahi ditu gutunak. Ez ahaztu zuen helbidea ondo jartzeaz, bueltan erantzuna jasotzeko, Faktorian jarritako postontzian jasotako eskutitzen erantzunak Aiaraldea eskualdeko herrietara helduko dira soilik (Urduña, Amurrio, Aiara, Laudio, Okondo, Artziniega, Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo). Dena den, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide baldin bazarete eta ez bazarete eskualdean bizi, erantzuna etxean jasotzeko aukera izango duzue baita ere.
Hemen deskargatu daiteke eskutitz eredua. Informazio gehiago nahi izatekotan deitu 693 85 53 12 telefonora.