Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamaboskariaren zenbaki berria. Ohikoan baino orri gehiago aurkituko ditu irakurleak bertan. Izan ere, 32 orrialdeetatik 40 orrialdeetara egin dugu jauzia, edukiak sakontasunez lantzeko helburuarekin.
Aiaraldeko abeltzain belaunaldi berriari eman diogu ahotsa erreportaje luze eta mamitsuan. Eneko Serrano, Irati Rivacoba, Urko Ibarrola eta Nahie Larizgoitiaren testigantzak jaso ditugu bertan.
Baina askoz eguki gehiago ere jorratu ditugu agerkariko 40 orrialdeetan: Barrrk musika taldeko kideei eta Laudioko Ertzain Etxeko buruei elkarrizketak, azaroaren 25eko elkarretaratzeen agenda, Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko eduki sorta...
Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamaboskariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.