'Azalera' podcasta

Aiarako aktualitate instituzionala eta Urduñako Poteo Musikala, azalera

Erredakzioa 2025eko azaroaren 20a

Hemen gaude, astero bezala, zuzenean Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak azalera ekartzeko prest. 

Gaur Aiarako gaurkotasun instituzionala izango dugu hizpide, Karmele Poblacion Martinez zinegotzi eta alkateordea izango baitugu gurekin udalerriko gaiei buruz mintzatzen. 

Horren ostean, Urduñara egingo dugu salto. Izan ere, bertan hasi ziren ospatzen iragan asteburuan urteroko Poteo Musikatua, eta asteburu honetan beste hainbat jarduera ere egingo dituzte. Horri buruz arituko gara antolakuntzako kidea den Izaskun Del Cerrorekin.

Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide