Amurrio Plaza eta Nina Life Styling dendek Arabako merkatarien elkartearen saria jaso dute

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 19a

Esti Plaza izan da sarituetako bat.

Amurrio Plaza enpresa erreleboaren atalean aitortu zuten eta Nina Life Styling, aldiz, berrikuntzan.

Gasteizko Gran Hotel Lakuak hartu zituen atzo arratsaldean Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen XXII. Sariak eta eskualdeko ordezkari anitz bertaratu ziren. Izan ere, Aiaraldeko bi denda saritu zituen AENKOMER merkatari arabarren elkarteak.

Zehazki, Amurrio Plazak enpresa erreleboaren garaikurra jaso zuen. Berez, negozioa sortu zutenek belaunaldi berri baten esku utzi dute. Estibaliz Plazak hartu zuen aitortza, baina berak ez du ahaztu nahi izan talde lana egiten dutela: "Ni argazkietan atera naiz eta saria hartu dut, baina Leire Plaza nire ahizpa eta Josu Santa Cruz badaude ilusio eta indarrarekin gure enpresan lan egiten".

Nina Life Styling dendak ere AENKOMERen atentzioa erakarri du eta berrikuntzaren saria eurentzat izan da. Gaur bertan Aiaraldea Komunikabideari adierazi diote oso pozik daudela.

Bestalde, Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak eta Ainize Gastaka Laudioko udalburuak ere parte hartu zuten ekimenean, baita Jon Aspuru AENKOMEReko presidenteak eta Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidenteak ere. Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere ez ziren falta izan: Ramiro Gonzalez, Cristina Gonzalez eta Javier Hurtado. Gasteizko alkatea ere bertaratu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide