Gorbeialdea Landa Garapeneko elkarteak jakinarazi du Aiaraldeko lau turismo enpresa egon direla Next Generation EU funts europarren bitartez gauzatutako programan karbono aztarna murrizteko.
Iaz eta aurten garatu dute ikerketa. Karbono aztarna neurtu dute eta ebaluatu dute bere zirkulartasuna eta ekonomia zirkularrean duten integrazio-maila. Aiaraldeko lau negoziok eta elkartek egin dute bat ekimenarekin: Urduña Plaza Bainuetxeak, Etxegorri landetxeak, Orozko Museo Etnografikoak eta Artiñano Etxeak, hain zuzen.
Parte hartzea handia izan da, guztira hamalau enpresa atxikitu baitira. Horien artean, gainera, hamabik Klimaren aldeko Ekintza Plan propioa egin dute, Glasgow Declaration on Climate Action in Tourism delakoaren bost ardatzetan oinarrituta: neurtzea, deskarbonizatzea, birsortzea, lankidetzan aritzea eta finantzatzea. Halaber, adierazpen horretara atxikitu dira turismoaren deskarbonizazioarekin duten konpromisoa erakusteko.
Gorbeialdea Landa Garapenerako elkarteak aldarrikatu du jasangarritasun turistikoa tokikotik eraikitzen dela, laguntza teknikoa eta epe luzeko ikuspegia uztartuta, ekintza klimatikoa enpresen eguneroko kudeaketan txertatu ahal izateko.