36 lan aurkeztu dira guztira Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketara, eta igandera arte izango dute herritarrek ikus-entzunezko gogokoenak bozkatzeko aukera, hemen.
Modu horretan ebatziko dira zeintzuk izango diren aurtengo edizioko irabazleak. Abenduaren 4an izango da sariak banatzeko ekitaldia, 18:30ean Amurrio Antzokian. Bertso saio musikatua eskainiko dute bertan.