Arrazakeriaren gorakada eta hedabideen argi-ilunak, bihar Faktorian aztergai

Erredakzioa 2025eko azaroaren 27a

Arantza Gutierrez Paz, Zigor Olabarria eta Xalba Ramirez gaiari helduko diote mahai-inguruan, 18:00etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Maila globalean hedatzen ari diren diskurtso arrazistak Euskal Herrira eta Aiaraldera ere heldu dira, eta nabarmenki ari dira zabaltzen. Auzi horretan, zer funtzio betetzen dute komunikabideek? Nola elikatzen da komunikabideetatik oldarraldi arrazista? Nola egin ahal zaio aurre?

Galdera horiei erantzuten saiatuko dira biharko mahai-inguruko gonbidatuek. Hirurek ala hirurek, esperientzia pertsonaletan zein hortik harago doazen hausnarketa eta analisietan oinarrituta, gaiari perspektibaz begiratzen eta dinamika horien atzean dauden alderdiei erreparatzen lagunduko digute.

Arantza Gutierrez Paz EHUko irakasle eta ikerlariak urteak daramatza komunikabideek migrazioaren eta kulturaniztasunaren inguruan darabiltzaten markoak aztertzen. Desinformazioaren aurkako hainbat tailer pratiko emandakoa ere da. 

Xalba Ramirez Irutxuloko Hitzako kazetariak Donostian oldarraldi arrazistaren adibide izan diren hainbat gertakarien jarraipena egin du, bai eta horren aurrean hiriko eragile eta mugimenduek emandako erantzunarena ere. Esanguratsuak dira 2024. urtean Kaleko Afari Solidarioak ekimenaren debekuaren harira zein Lo que no te cuentan de Donosti Telegrameko talde erreakzionarioaren jardunari lotuta egindako lanketak.

Zigor Olabarria Oleaga Argiako kazetariak sakonki landu du gaia, izan Gasteizko kasu zehatzetatik abiatuta zein begirada zabalago batekin. Esaterako, duela hilabete batzuk Bilboko Solokoetxe auzoan gertatutako erailketari El Correo egunkariak eman zion tratamendua eta horren harira zabaldutako informazio faltsuak landu zituen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide