Larunbatean Bilbon milaka lagun batu ziren salatzeko klase eta arraza segregazioak irauten duela euskal hezkuntza sisteman. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, mobilizazioa Bihotz Sakratutik abiatu eta hiriburuko udaletxean amaitu zen.
Ekitaldian exijitu zioten Eusko Jaurlaritzari Euskal Eskola Publikoaren aldeko apustu argia egiteko. Bide horretan ezinbestekotzat jo zuten honeko politika hauek abian jartzea:
- Eskola publikoa lehenestea, giza baliabideetan eta ekonomikoetan.
- Eskola publikoetako azpiegiturak hobetzea.
- Plazak planifikatzeko eta esleitzeko, sare pribatuaren gain-eskaintza debekatzea.
- Kontzertazioa pixkanaka murriztea.
- Ikastetxe kontzertatuentzat publifikazio-bideak irekitzea.
Ekitaldian Aiaraldeak bere tartea izan zuen. Hain zuzen, Iñaki Cabezak mikrofonoa hartu eta hurrengo bertsoak kantatu zituen:
Edonola ere, larunbatekoa ez zen izan bertsolariaren agerraldi publiko bakarra. Ostiralean Laudioko Udalak antolatutako bertso saioan gai jartzaile lanak bete zituen Andoni Egaña, Ane Zuazubizkar, Xabat Galletebeitia eta Aitor Bizkarrarentzat.