Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketak baditu irabazleak. Atzo itxi zen bozketa fasea, eta boto kopurua eta beste irizpide batzuk aintzat hartuta ebatzi du epaimahaiak zeintzuk izango diren irabazleak. Garaile bana hautatu dute udalerriko:
- Laudio: La Milagrosa 6B
- Amurrio: Mendiko Eskola 5B
- Artziniega: Arteko Gure Ama 6
- Aiara: Etxaurren Gorriak taldea
- Orozko: Orozkoko xelebrekeriak
- Urduña: Antzinako Andra Mari 5
Horrez gain, Latiorro 5D 2 taldeak Araba mailako lehiaketan (Arabako Aleak antolatutakoa) jasoko du saria.
Sari banaketa ekitaldia, ostegunean
Ostegunean (abenduak 4) izango da sari banaketa ekitaldia, 18:30ean Amurrio Antzokian. Sariak ematez gain, bertso saio musikatua eskainiko dute bertan, Ekaitz Samaniego, Unai Anda, Oihane Perea eta Arkaitz Zipitria bertsolariekin eta Ainhoa Aizpurua eta Aintzira Gorosabel musikariekin. Unai Mendibil arituko da gai jartzaile lanetan. Hemen eskuratu daitezke sarrerak.
