"Aiaraldean badago oinarria Aldundiaren Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa garatzeko"

Txabi Alvarado Bañares 2025eko abenduaren 2a

Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa aurkeztu dute Aldundiko ordezkariek Laudion. Urtarrilean beste aurkezpen bat egitea aurreikusi dute Amurrion. 

Arabako Foru Aldundiak Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategiko berria osatu du 2025-2029 epealdirako. Hurrengo lau urteetan euskararen esparruan Diputaziotik sustatuko dituzten politikak barnebildu dituzte dokumentu horretan, sei ardatz eta 34 ekintzatan. 

Dokumentu hori aurkezteko, “Gasteizentrismoa” gainditu nahi izan dute Aldundiko kideek. Horretarako, Arabako lurralde guztietan egingo dituzte aurkezpenak. Hain zuzen, atzo egin zuten lehena Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan, tokiko ordezkari politikoen, euskalgintzako ordezkarien zein euskara teknikarien aurrean. 

Aldundiko hainbat ordezkarik hartu zuten parte bertan, Iñaki Guturbai tartean. Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak nabarmendu zuen Aiaraldea toki aproposa dela planean zehaztutako ekintzak garatzeko, eskualdeko euskara ezagutza maila Arabako beste zonalde batzuetakoa baino altuagoa delako, eta horrek dakarrelako oinarria egotea erabileran eragin ahal izateko. Horrez gain, Aldundiko ordezkariak nabarmendu zuen tokiko erakunde eta eragileekin elkarlana sustatu nahi dutela plan berriaren bidez, eta prest daudela horretarako baliabide ekonomikoak bideratzeko. 

Plana aurkezteaz gain, Araba lehen alaba dokumentalaren trailerra aurkezteko ere baliatu zuten atzoko saioa, ikus-entzunezkoaren egileen parte hartzearekin. Aurreratu dutenez, formatu bereko beste aurkezpen bat egiteko asmoa dute Aiaraldean urtarrilean, Amurrion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide