Amurriotik irten eta Arrankudiaga-Zollora joko dute Zaraobe Institutuko Batxilergo 1. mailako ikasleek datorren abenduaren 10ean.
Tokiko hainbat zuhaitzen kimuak eramango dituzte eurekin, bertako lursail batean landatzeko. Dena den, argi dute egingo dutena ez dela landaketa bat, "baso bat sortzea" baizik.
Nabarmendu dutenez, hainbat hektarea beteko dituzte tokiko zuhaitzekin, eta bertako ekosistema berrosatzen lagundu nahi dute modu horretan.
Horrez gain, hitzaldia ere jasoko dute Sagarrako kideen partetik, talde horrekin batera egingo baitute egitasmoa.
Ekimenaren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Iaz Batxilergo 2. mailako ikasleak aritu ziren landaketan, eta alboko beste lursail bat bete zuten kimuz.