Renfe enpresa hasi da iragartzen abenduaren 14an aldatuko direla C-3 lineako zerbitzuaren ordutegiak. Printzipioz, argitaratutako informazioa aintzat hartuta, ez da murrizketarik egongo, lanegunetan behintzat. 102 zerbitzu eskaintzen ditu egun konpainiako publikoak eta kopuru bera mantenduko da Bilbo eta Aiaraldea lotzeko, nahiz eta tren guztiak ez diren helduko Urduñaraino.
Asteburuan garraio publikoak eskura jarriko duen zerbitzu kopurua 76koa izango da. Momentuz, Renfek ez du jakinarazi noiz arte mantenduko den ordutegi berria.
Hemen ikus daitezke indarrean egongo den zerbitzua:



