Gabonetako gehigarri bereziarekin, kalean da urteko azken Aiaraldea Hemen hamabostekaria

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko abenduaren 12a

Inoiz baino orri gehiagorekin, inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekaria. Urteko azken zenbakia da honakoa, eta Gabonetako gehigarri berezia dakar barruan.

Hamabostekari bereziarekin agurtuko du urtea Aiaraldea Komunikabideak. Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakia, eta inoiz baino orrialde gehiago izango ditu: 48 orotara.

Laudion sortutako Ondo Etorri harrera elkarteari begirada sakona eskaini diogu hamabostekariaren urteko azken zenbakian. Udaberrian sortu zuten harrera sarea, eta geroztik ibilbide oparoa egin du, helburu bikoitzarekin beti ere: kale egoeran bizi diren herritarrak artatu eta narratiba arrazistari aurre egitea.

Gabonetako gehigarria

Ate joka daude Gabonak. Hori dela eta, 16 orriko gehigarri berezia osatu dugu Aiaraldea Hemen hamabostekariarekin batera banatzeko. Gabonetako ospakizunen inguruko informazio zabala aurkituko du irakurleak bertan, bai eta eskualdeko ekoizle eta merkatarien produktuak kontsumitzeko gida ere.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide