Aiaraldea Lanean enpresa txikien eta autonomoen federazioak eskualdeko lehenengo enplegu azoka antolatu du gaur goizean Laudioko Garapen Agentziako bulegoetan. Lanpostu bila dabiltzan herritarrak eta tokiko enpresak elkartu dituzte, aurrez aurreko elkarrizketetan.
Dozenaka lagunek erantzun diote egitasmoaren estreinako edizioari. Antolatzaileek positiboki baloratu dute azoka. Hain zuzen ere, Aiaraldea Komunikabideko mikrofonoen aurrean egon da gaur eguerdian Gorka Agirre, Aiaraldea Lanean federazioko lehendakaria, azoka amaitu berritan: