LAN ESKAINTZA

Kudeatzaile ekonomiko baten bila dago Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Erredakzioa 2025eko abenduaren 17a

Urtarrilaren 8ra arte dago curriculumak eta aurkezpen gutunak bidaltzeko epea.

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea kudeatzaile ekonomikoaren lanpostua beteko duen pertsona baten bila dago. Kooperatibaren eta proiektuen bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzea izango ditu egiteko nagusi moduan. Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi osoan aritzeko.

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek urtarrilaren 8a (osteguna) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma, Faktoriako webguneko Gurekin lan egin atalera edo lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidaliz. 

Lan-deialdia ebazteko kronologia
  • Abenduak 17: Lan-deialdiaren zabalpena
  • Urtarrilak 8: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
  • Urtarrilak 9: Jasotako hautagaitzen azterketa
  • Urtarrilak 12-15: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak
  • Urtarrilak 19: Ebazpena
  • Urtarrilaren 26 - Otsailak 2: Lan inkorporazioa

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 688 625 366 telefono zenbakira deitu dezakete.

Egiteko nagusiak:
  • Bideragarritasun plana betearaztea.
  • Proiektuen errentagarritasun azterketak garatzea.
  • Jarraipen ekonomiko eguneratua eramatea.
  • Kooperatibaren kontabilitatea eta urteko kontu ekonomikoak sortzea.
  • Dirulaguntzen planifikazio ekonomikoa eta kitapena.
  • Ildoen planifikazio eta estrategiaren jarraipena.
  • Ildoen arteko koordinazioa eta bide-laguntza.
Eskatzen dugu: 
  • Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua.
  • Proiektu baten gidaritzan esperientzia.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Euskara gaitasuna.
Baloratuko dugu: 
  • Enpresa eta proiektu kudeaketaren esparruko goi-mailako ikasketak.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea, eta ikasteko jarrera edukitzea.
  • Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza eta esperientzia.
  • Proiektuarekiko atxikimendua. 
Eskaintzen dugu:
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
  • 9 hilabeteko lan kontratua, luzatzeko aukerarekin.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa).
  • Hilabeteko soldata: 1.740 € gordin (14 ordainsaritan).
  • Laudion (Araba) kokakatutako lanpostua.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren % 20 telelanaren bidez egiteko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide