Arabako Foru Aldundiak eta URAk Aiaraldean lau obra egiteko hitzarmena sinatu dute: Lezaman, Delikan, Izorian eta Okondon

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 19a

Maroñoko urtegiarekin lotuko dute Okondoko ur-hornidura.

Guztira sei esku hartze egiteko jarri dira ados eta horietako lau Aiaraldean dira: Lezaman, Delikan, Izorian eta Okondon. 4 miloi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo dute guztira.

Foru Aldundiak eta URAk (Uraren Euskal Agentziak) lankidetza hitzarmen berria sinatu dute, 2016-2026 aldirako Arabako Lurralde Historikoko Hornidura eta Saneamenduko Plan Zuzentzailean jasotako sei jarduera finantzatzeko eta gauzatzeko. Horietako lau eskualdean bertan dira.

Akordioaren arabera, URAk 4 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu du, eta Arabako Foru Aldundiak, berriz, eraikuntza-proiektuen garapena eta obren lizitazioa bere gain hartuko ditu, baita proiektu horiei ekiteko behar den gainerako gastua ere.

Aiaraldean egingo dituzten obrak honako hauek izango dira:

  • Gorbeia-Askargan Garaiko hartuneen hornidura-hodia berritzea.
  • Delika lotzea eta biltegi berri bat eraikitzea.
  • Izoria Murgako poligonoarekin lotzeko kolektorea.
  • Okondo Maroñoko hornidura-sistemarekin lotzea.

Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko foru diputatuak honakoa adierazi du azpiegitura horien inguruan: "Emari ekologikoak errespetatzen laguntzen dute, urak ubideetara itzuli aurretik behar bezala tratatuko direla ziurtatzen dute eta isurketen ondorio negatiboak minimizatzen dituzte".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide