Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak bat egin Pizkundea ekitaldi nazionalarekin

Erredakzioa 2025eko abenduaren 19a

Ekitaldi nazionala antolatu du Euskalgintza Kontseiluak datorren abenduaren 27rako, eta, bertan, euskararen berreskuratze prozesuan "mugarria" jarriko dute milaka euskaltzalek. Aiaraldea Komunikabideak ekitaldian parte hartzeko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Larrialdi linguistikoari aurre egin eta euskararen aldeko "pizkunde berria" hauspotzeko asmoz ekitaldi naizonala deitu du Euskalgintza KOntseiluak datorren abenduaren 27rako. Bilboko Bilbo Arena aretoan egingo dute ekitaldia, eta "euskararen berreskuratze prozesuan mugarria" izango dela aurreratu dute.

Ekitaldian, dozenaka euskal sortzailek parte hartuko dute; hala nola, Gorka Urbizuk, itziar Ituñok edota Miren Gaztañagak, beste askoren artean. Euskaltzaleen "indar eta batasun erakustaldia" nahi du izan egitasmoak, eta "hizkuntza politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendoa" bultzatzea izango du helburu. Mezua argia izango da Bilbotik zabalduko dena: "Euskara guztion ardura da".

Internet bidez eskuratu daitezke ekimenean parte hartzeko sarrerak, pizkudnea.eus atarian.

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea pizkundearekin bat

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak bat egin du Euskalgintza Kontseiluak egindako deialdiarekin, eta ekitaldi nazionalera bertaratzeko deia luzatu die bazkide eta bidelagun guztiei. Gainera, Aiaraldea Komunikabideak ekitaldian parte-hartzeko sarrera bikoitza zozkatuko du. Zozketan parte hartzeko esteka honetan eman beharko da izena, abenduaren 24a baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide