Pasa den asteko larunbatean kick boxingak hartu zuen Bañueta Kiroldegia. Tokiko kirolari askok parte hartu zuten ekitaldian eta horien artean Jorge Bengoak eta Ibai Ruizek hitzordu bereziak zituzten.
Izan ere, Bengoak semiprofesionalen esparruko Euskadiko OMKE Txapelketa bereganatzeko igo zen ringera eta irabaztea lortu zuen. Egun berezia izan zen laudioarrarentzat, bere azken borroka izan baitzen eta urrezko itxiera jarri dio bere kirol ibilbideari.
Gaubelako azken norgehiagoka Ibai Ruizena izan zen. Amurrioarra oso ondo egiten ari zen, baina zoritxarreko kolpe batean bekainaren gainean zauria egin zuen. Arerioaren eta bere buruek talka egin zuten nahigabe eta horrek eragin zion odola Ruizi. Epaileek erabaki zuten borroka gelditzea eta beste kirolariari eman zioten garaipena.
Ibai Ruiz haserre agertu zen deliberoarekin, araudiarekin ez baitzen koherente. Gauzka horrela, epaileen batzordean aurkeztu zuen helegitea eta batzordeak arrazoia eman zion. Bost roundeko borroka zenez eta hirugarrena gaindituta zegoenez, ofizialki, borroka gelditu arteko puntuek erabaki behar zuten garailea, eta Ruiz ziur zegoen puntu gehiago zituela.
Epaileen batzordeak arrazoi bikoitza eman zion amurrioarrari, puntuazio bidez eman behar zuten Espainiako OMKE Txapelketako gerrikoa eta berak zituen puntu gehiago. Hortaz, poztasuna unean bertan ez bauzen sentitu ere, Ibai Ruiz justizia egindakoaren sentsazioa geratu da.