Maila handiko erakusleihoak saritu dituzte Kasinoan

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 23a

Laudioko Kasinoak hartu zituen atzo Aiaraldeko eta Arabako Erakusleihoen Lehiaketetako sari banaketak. Irusta perfumeria izan zen irabazlea, Burutxaga harategia izan zen bigarrena eta La Encina jatetxea hirugarrena. Garaikur askoz gehiago banatu zituzten.

Hitzordu berezia izan zen atzokoa Laudioko Kasinoan, Aiarako Erakusleihoen Lehiaketako eta Arabako Kuadrilla Arteko zein eskualde arabarren erakusleiho sari banaketek merkatari mordoa batu baitzituzten. Aurten ere maila bikaina erakutsi dute, fantasiaz eta sormenez beteriko apaingarri eta kontzeptuekin, baina epaimahaiak hauek nabarmendu zituen Aiarako lehiaketan:

  1. Saria: Irusta perfumeria (Laudio)
  2. Saria: Burutxaga harategia (Amurrio)
  3. Saria: La Encina jatetxea (Artziniega)
  • Erakusleihorik deigarriena: Aldama arraindegia (Laudio)

Kuadrillen arteko II. lehiaketa ere egon zen eta eskualdekoek hartu zituzten sari nagusiak:

  1. Saria: Irusta perfumeria
  2. Saria: Lur Natur Dena (Laudio)
  3. Erakusleiho birtual onena: Maria Jesus Moda (Gasteiz)

Horrez gain, herrikako lehiaketak egon ziren. Laudioko Erakusleihoen XXXII. Lehiaketari dagokionez, hauek dira azken emaitzak. Laudioko Lehiaketa Teknikoan lehen bost sailkatuen emaitza honakoa izan da:

  1. Saria: Irusta lurringintza
  2. Saria: Lur Natur Denda Laudio
  3. Saria: Jana Ileapaindegia
  4. Saria: Aldama Arraindegia
  5. Saria: Trenpea
  • Erakusleiho amateur onena: Tapiceria Juan
  • Erakusleiho nobel onena: Mokka Chico
  • Sari herrikoia: Irusta perfumeria (634 boza jaso zituzten guztira)
  • Euskararen integrazioaren saria: Lur Natur Denda

Amurrioko XII. Erakusleiho Lehiaketan, aldiz, hauek izan ziren sarituak:

Teknikoak:

  1. Saria: Burutxaga harategia
  2. Saria: Arberas burdindegia
  3. Saria: Basualdo Kirolak

Sari herrikoiak:

  1. Saria: Selene Frutadenda
  2. saria: Lur Natur Denda
  3. saria: New Jolan

Sari Amateurrrak:

  1. Saria: Arberas burdindegia
  2. Saria: Basualdo Kirolak
  • Euskararen integrazioaren saria: Selene Frutadenda

Artziniegako XII Erakusleiho Lehiaketa:

  1. Saria: La Encina jatetxea
  2. Saria: Helvetia aseguruak
  • Okondoko onena: Zigor jatetxea
  • Aiarako onena: Aiarako Farmazia

Argazkiak: AEKO, Amurrio Bidean eta APILL

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide