Amaitu da 2025a eta, urtero bezala, iritsi da eskualdean gertatutakoen errepaso eta balantzea egiteko unea. Ez dira gutxi urteak utzi dizkigun une esanguratsuak, eta horiek guztiak izan ditugu hizpide Mugarriak 2025 argitalpenean. 200 orriko liburuan islatu ditugu 2025ak utzitakoak, kronologia, analisi, iritzi artikulu, elkarrizketa eta bestelako edukien bidez.
Dagoeneko eskuratu daitezke liburuaren ale fisikoak eskualdeko taberna, saltoki, kulturgune, udaletxe eta bestelako espazioetan, doan. Hala ere, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideek aukera izango dute etxean bertan jasotzeko. Horretarako, mezua bidali beharko dute erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera edo 688 84 81 52 zenbakira (Whatsapp edo Telegram bidez).