Aiaraldean egitasmoa abiatu dute 4x4 trakzioko ibilgailuak dituzten lagunak biltzeko eta erreskate eta laguntza lanak egiteko elkarrekin. Ekimenaren sustatzaileek aipatu dute horrelako talde gehiago daudela Euskal Herrian eta lehenengo aldiz Katalunian ezagutu zituztela. "Erreferentziazko estatutuak existitzen dira elkartea sortzeko orduan", aipatu dute.
Printzipioz, taldearen helburua da ibilgailuak bestelako erakundeen zerbitzura jartzea, Babes Zibila kasu, eta mendi zidorretan edota irisgarritasun konplexuko egoeretan laguntzea erreskatean edo bestelako eginkizunetan.
Gauzak horrela, deia zabaldu dute baldintzak betetzen dituztenek eta interesa dutenek 693 632 110 telefono zenbakiarekin harremanetan jartzeko eta ekimenera batzeko.