Aztarna elkarteak bere aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu du. Azken ale honek eskualdeko memoria historikoa, bizimodu tradizionalak eta ondare kulturala ardatz dituen eduki sorta zabala biltzen du beste behin.
Ardi-aziendaren ustiapen estentsiboaren gainbeheran jarri dute arreta Aztarna elkarteko kideek eta gaiari buruzko erreportajea ondu dute. Halaber, beste hainbat artikuluk osatzen dute aldizkaria, hala nola Orozkoko Epalza eskribau-sendia aztertzen duena, Maria de Ibarra "Laudioko sorginari" buruzkoa edota Urduñako Jesusen Lagundiaren Ikastetxean (gaur egungo Antzinako Andra Maria) sakontzen duena.
Horretaz gain, Amurrioko Zaraobe Institutuko behategi meteorologikoari ere eskaini diote lekua, bere 70. urteurrena dela baliatuz.
Ohiko salmenta puntuetan eskuratu daiteke aldizkaria, 3 euroren truke.