Gelatik at! podcasteko saio guztiak, hemen ikusgai

Erredakzioa 2025eko azaroaren 28a

Gelatik at! podcasta ekoiztu dute Laudio Institutuko, Laudio Ikastolako, Amaurre Eskolako eta Aresketa Ikastolako ikasleek elkarlanean. Talde bakoitzak atal bat ekoiztu du. 

Ikusgai daude jada Gelatik at! podcastaren saio guztiak. Laudio Ikastolako, Amaurre Eskolako eta Aresketa Ikastolako ikasleek parte hartu dute egitasmoan, talde bakoitzak podcastaren atal bana ekoiztuta. Hainbat gonbidatu izan dituzte mikrofono aurrean. 

Kakoriko Elkarteak burutu du egitasmoa Aiaraldea Komunikabidearekin elkarlanean, Multimedia Eskolen barruan. Arabako Foru Aldundiaren babesarekin garatu da ekimena. 

Gelatik at! 01: Urko Ibarrolari elkarrizketa (Amaurre Ikastetxea)

Amaurre Ikastetxeko ikasleek Urko Ibarrola abeltzaina elkarrizketatu dute bere ogibidearen inguruan gehiago jakiteko.

Gelatik at! 02: Saharara elkartasun bidaia, Amets Meazari elkarrizketa (Laudio Ikastola)

Laudio Ikastolako kideek Amets Meaza elkarrizketatu dute Gelatik at! podcastaren atal honetan, ikastolatik Saharara burutzen diren elkartasun bidaien nondik norakoen berri izateko. 

Gelatik at! 03: Sahara elkartasun bidaia, ikasleen hitzetan (Laudio Ikastola)

Laudio Ikastolatik urteak daramate Saharara elkartasun bidaia antolatzen. Bidaiaren nondik norakoak kontatu dituzte bertan parte hartu duten Batxilergo 2. mailako ikasleek. 

Gelatik at! 04: Amurrioko Araba Euskaraz hizpide

2026an Amurrion ospatuko da Araba Euskaraz jaia. Hori dela eta, Aresketa Ikastolako kideek eskolako zuzendaria elkarrizketatu dute, ospakizunaren xehetasun gehiago jakiteko. 

Gelatik at! 05: Eramus+ programari buruz solasean (Laudio Institutua)

Eramus+ programaren nondik norakoEramus+ programaren nondik norakoak ezagutzeko, Udiarraga Abrisketa arduraduna elkarrizketatu dute ikasleek. ak ezagutzeko, Udiarraga Abrisketa arduraduna elkarrizketatu dute ikasleek. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide