Gaur eguerdian trafiko istripua gertatu da A-625 errepidean, Markixanatik hurbil. Ertzaintzako prentsa kabineteak oraindik ez dauka argi bi edo hiru ibilgailuren arteko talka izan den, baina ezbeharraren ondorioz autobidearen errei bat ez dago erabilgarri orain.
Agenteen esku geratu da autoak bideratzea tarte horretan. Poliziak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari ez duela informaziorik jaso zaurituei buruz, hortaz, ez du uste kalte fisiko nabarmenik egon denik gidari eta bidaiarien artean.