Hiru eguneko greba deitu dute trenbide-sektoreko langileek Espainiako estatuan, behargin gehiago kontratatzea eta trenbideetan segurtasuna bermatzeko neurriak eskatzeko. Kordoban eta Gelidan jasotako istripuen testuinguruan deitu dituzte lanuzteak astelehen, astearte eta asteazken hauetarako.
Eusko Jaurlaritzak %50ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu maiztasun handieneko ordutegietan eta %25koak gainontzekoetan. Horren ondorioz, aste hasieran tren ugari geratu daitezke bertan behera. Horregatik, Bilboko aldirietako arduradunek gomendatu dute bidaiak aurreikuspenarekin prestatzea eta informazio eguneratua kontsultatzea kanal ofizialetan. Horrez gain, telefono bat ere jarri dute bidaiarien eskura: 944 879 222.