Renfeko gidarien grebak gaur eta bihar jarraituko du. Eragina txikiagoa izan daiteke, baina deialdiak jarraitzen du indarrean. Berez, CCOO, UGT eta Semaf sindikatuek akordioa sinatu zuten atzo Oscar Puente Garraio Ministroarekin, baina beste hiru langile erakundek ez dute lanuztea bertan behera utzi.
Gauzak horrela, CGT, Alferro eta Sindicato Ferroviario antolakundeek eutsi diote protestari eta, ondorioz, bihar arte luzatuko dira zerbitzuen etenaldiak.
Esaterako, gaur aurreikusi gabeko tren baten batek egin du bidaia C-3 linean, baina, hala ere, eragina handia izan da Bilbo eta Aiaraldea lotzen dituen zerbitzuan.