Tubos Reunidoseko kaleratze kolektiboak aztergai Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berrian

Erredakzioa 2026ko otsailaren 11

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Tubos Reunidosek aurkeztutako Enplegua Erregulatzeko Espedienteak arrakala berri bat sortu du eskualdeko industria ehunean. Begirada sakona eskaini diogu multinazionalaren egoerari.

Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Tubos Reunidoseko zuzendaritzak iragarritako 301 kaleratzeei arreta berezia eskaini diegu zenbaki berri honetan. Zuzendaritzak albistea iragarri zuen uneko kronika, eta azken bi hamarkadetako multinazionalaren ibilbidea sakonean aztertu ditugu.

Halaber, Amurrioko konpainia tubularraren mugetatik harago, eskualdeko enpleguaren suntsiketaren eboluzioa aztertzeari ere eskaini diogu tartea. 2021-2026 epealdian 500 baino gehiago dira eskualdean suntsitutako lanpostuak.

Gai gehiago

Sozioekonomia ez ezik, askotariko gaiak aurkituko ditu irakurleak agerkariko 32 orrietan, kirol egokituari buruzko erreportajea, esaterako. Olaia Gurrutxaga, Uxue Abasolo eta Maialen Solaun gazteekin elkartu gara, kirolean topatu duten babeslekuari buruz luze eta zabal mintzatzeko.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide