'Azalera' podcasta

Aiarako gaurkotasuna eta Suziri Jai Batzordea, azalera

Erredakzioa 2026ko otsailaren 12a

Gaur ordubete beranduago hasi dugu saioa agenda kontuengatik, baina hemen gaude, astero bezala, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak azalera ekartzeko prest.

Gaurkoan Aiarako aktualitate instituzionala izango dugu hizpide, Karmele Poblacion alkateordea izango baitugu gurekin. Ondoren, asteburura begira jarriko gara. Izan ere, denok dakigun moduan, Inauteriak ospatuko dira eskualdeko hainbat txokotan. Hori dela eta, Laudioko Suziri Jai Batzordeko kideak izango ditugu gurekin, larunbat honetarako Laudion prestatuta dituzten ekimenen berri izateko eta, bide batez, jai batzordean berriki eman den belaunaldi aldaketaz hitz egiteko. 

Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide