Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Faktoria espazioko garbiketa eta ordenaz arduratuko den pertsona bat kontratatu beharrean dago. Espazioaren garbiketaz eta txukuntasunaz arduratuko den langilea hautatzeko lan-deialdia ireki du beraz.
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek otsailaren 24a (asteartea) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma, Faktoriako webguneko Gurekin lan egin atalera edo lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.
Lan-deialdia ebazteko kronologia:
- OTSAILAK 13: Lan-deialdiaren zabalpena
- OTSAILAK 24: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
- OTSAILAK 25: Jasotako hautagaitzen azterketa
- OTSAILAK 25-26: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak
- OTSAILAK 27: Ebazpena
- MARTXOAK 02: Lan inkorporazioa
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 669 83 57 87 telefono zenbakira deitu dezakete.
Egiteko nagusiak:
- Faktoria espazioaren garbitasuna mantentzea eta bermatzea.
Baloratuko dugu:
- Garbiketa zereginetan izandako lan esperientzia.
Eskaintzen dugu:
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
- Kontratu mugagabea, probaldi epearen ostetik.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Hilabetean 24 orduko lanaldi partziala -6 ordu astean- (%19ko lan-jarduna), astean 3 lan egunetan banatuta.
- Hilabeteko soldata: 342 € gordin (14 ordainsari).
- Laudion (Araba) kokakatutako lanpostua.