Renfek kontrakoa adierazi arte, ez dago trenik Ugao eta Urduña artean. Azaldu dutenez, zuhaitz bat erori da burdinbidean eta lanak abiatu dituzte elementua kentzeko.
Trena Ugaon gelditu behar izan duen gidari batek ohartarazi du enpresak ez diola eperik eman eta egoera luzatu daitekeela.
Gauzak horrela, trena hartu baino lehen, interesdunek galdetu beharko lukete zerbitzua indarrean dagoen.