Larunbateko egoera bera errepikatu da astelehenen goizean ere. Etenda dago berriz C-3 lineako zerbitzua, trenbidean beste adar bat erori delako. Bidaiariak Ugaon jaitsi behar izan dira, eta autobusak jarriko dituzte garraioa bermatzeko, langileek megafoniaz jakinarazi dutenez.
Asteburu gorabeheratsua bizi izan du tren zerbitzuak Aiaraldean. Larunbatean zuhaitz bat erori zen Ugao parean haizeteen ondorioz, eta atzora arte luzatu ziren egoera bideratzeko lanak.