Larunbat eta igandean jokatu da Arabako Bola-joko Txapelketaren lehen jardunaldia, Okondoko bolatokian. Bea Isasi eta Joseba Miras gailendu dira lehen tiraketetan, 73 eta 86 punturekin, hurrenez hurren.
Hala ere, oraindik denbora falta da txapeldunak ebazteko, beste bederatzi asteburu iraungo baitu norgehiagokak. 39 pertsona ari dira parte hartzen aurtengo lehiaketan, 27 gizon eta 12 emakume.
Dena den, kiroletik harago, elkartasunak ere hartu zuen protagonismoa Okondoko tiraketetan, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko langileen aldeko talde argazkia egin baitzuten parte hartzaile guztiek.