Amurrion zein Laudion lanuzteekin batera elkarretaratzeak egin dituzte fabriken sarreretan. Duela urtebete baino gehiago hasi ziren negoziazioak Tubacexeko zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien artean, baina ez dute fruitu positiborik utzi.
Sindikatuek azpimarratu dute enpresaren eskaintza indarrean dagoena baino okerragoa dela eta jadanik erosketa ahalmena galdu zutela aurreko hitzarmenarekin.
Duela aste batzuk batzar orokorra egin eta gero, langile erakundeak batasun sindikalerako bideak jorratzen ari dira eta gaurkoa izan da lehen urratsa negoziazioa bultzatzeko.