Ez da aparteko sorpresarik egon Arabako Bola-joko txapelketako hirugarren asteburuan. Beotegi eta Kexaako bolatokietan egin ziren tiraketak, eta Bea Isasik eta Joseba Mirasek jarraitzen dute sailkapeneko liderrak izaten emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, hurrenez hurren.
Isasik 365 puntu ditu pilatuta. Bere atzetik doa Gurutze Badillo 337 bolorekin, eta Estrella Alonso 332rekin.
Mirasek, aldiz, 394 bolo ditu metatuta. Bigarren postuan, aldiz, Aitor Parrilla jarri da 385 bolorekin, eta Asier Martin hirugarren, bost gutxiagorekin.
Kexaako tiraketan Parrilla izan zen garailea 84 punturekin eta Beotegikoan Asier Martin 81rekin.
Hurrengo asteburuko tiraketak Tertanga eta Urduñan izango dira. Lendoñobeiti eta Artziniegaren txanda izango da gero, eta Luiaondon egingo dute finala, apirilaren 18 eta 19an.