Agerraldia egin du gaur Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eragile berriak erakartzeko, jaietan euskararen erabilera sustatu dezaten. Egitasmoen hartzaileak ostalariak eta festen antolatzaile herrikoiak dira.
Ostalariei dagokienez, proposamena zabaldu dute tabernek euskararen erabilera erraztu eta zabaldu dezaten. Horretarako hiru konpromiso mota hartzea eskaini dute; oinarrizkoa, erdikoa eta aurreratua: Bakoitzak karteletan, musikan eta zerbitzarien jakintzan dauka isla. Ekimenera batzen diren guztiekin Taberna euskaldunen mapa osatuko du Kontseiluak.
Praktika onen gida
Jaiak antolatzen dituzten kultura, kirol, auzo eta herri eragileei, aldiz, bestelako proposeman egin die Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak: Praktika onen gida.
Dokumentuak lagungarria izan nahi du ospakizunen antolatzaileek argi izan dezaten zein esparrutan eragin dezaketen jaiak euskarazko sozializazio eremu bilakatzeko. Kontseiluak azpimarratu du egitarauaren, komunikazioaren, esatarien edota arretaren garrantzia adierazi dute eta zenbait irizpide gomendatu.
Aiaraldeko Jai Euskaldunak
Gaur aurkeztutako egitasmoa ez da lehenengoa izan eskualdeko jai eremua euskaraz aritzeko toki lagungarria izan dadin. Hain zuzen, aurreko urteetan udalekin landu dute helburu bera eta gaurko prentsaurrekoan gonbidatu dituzte batzera iniziatiba horretan parte hartzen ez duten tokiko erakundeak.
Gauzak horrela, gaurko kanpaina aurretik egindako lan horretan sakondu nahi du eta sektore berriak metatu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren bidelagun izan daitezen.