Tubacex enpresako langileek bi orduko lanuztea izan dute gaur txanda bakoitzeko. Azken asteetako laugarren deialdia izan da eta sindikatu antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Aurreko hitzorduetan bezala, jarraipena ia erabatekoa izan da eta lanpostuak utzi dituzte behargin guztiek, behin-behineko langile batzuek eta zenbait enkargatuk kenduta.
Gaurkoa izan da pasa den astean eta honetan ELAk, STATek eta LABek deitutako hiru lanuzteen azken hitzordua. Aiaraldea Komunikabidea iturri sindikalekin jarri da harremanetan eta hauek aipatu dute hurrengo astean, martxoaren 17an, greba orokorra egongo dela, baina horren ostean eztabaidatuko dutela mobilizazioekin jarraitzea.
Protesten helburua da hitzarmen kolektiboaren negoziaketaren baldintzak aldatzea. Izan ere, multinazionaleko zuzendaritzak mahai gainean jarritako eskaintzak ez du hobetzen egun dutena, langile erakundeen aburuz.
Argazkiak: Tubacexeko langileak