Martxoaren 17an Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du, besteak beste, gutxieneko soldata 1.500 eurora hel dadin, prezioen gorakadaren aurrean bizi baldintza duinak bermatzeko eta aberastasuna banatzeko. Eskualdean mobilizazioak hasi dira jadanik.
08:50etatik aurrera jasotakoak hemen jarraian, aurrekoak beherago:
[08:50] Amurrioko piketea Murgako industriagunera bertaratu da. Antza, atzo bozketa egin zuten grebari buruz eta langile batzuek salatu dute ez zietela aukera eman parte hartzeko. Sarrera blokeatu dute.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/tx7BmtDVjW
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[08:55] Amurrion zegoen piketeak Murgan jarraitzen du.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/1PUwW7i2Kb
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[09:20] Laudioko Eroskik itxi ditu ateak. Hori baino lehen tentsioa sortu da. Piketea barruan egon da propaganda jaurtitzen eta Ertzaintza grebalari bat atxilotzeko asmoarekin heldu da tokira.Ez badute eraman ere, bi delitu egotzi dizkiote, horietako bat indarrez sartzea lokalean pic.twitter.com/t6FEe15z3R
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[09:30] Tarte bat hartzen ari dira Amurrion gosaltzeko, piketeari berriro ekin baino lehen.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/NRi1vsrGF7
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[09:45] Laudion eta Amurrion merkatari txiki eta tabernari ugarik bat egin dute grebarekin eta aldarrikapen orokorrak zein eurenak plazaratu dituzte.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/m64em1Gv13
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[09:55] Laudion Arabako Foru Aldundiak duen egoitzara zabaldu da piketearen jarduera.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/wMJUjVW56u
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[10:20] Herrigunean hasi dute piketea Amurrion, baina denda txiki ia guztiak itxita daude.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/uLfEc7MqQX
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[10:40] Banketxeak izan ezik, Amurrioko herriguneko negozio guztiek egin dute bat greba deialdiarekin.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/xP6Dy0b8Bt
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[11:20] Elkartasun piketea Amurrioko nagusien egoitzako zaintzako esparruko langileekin. pic.twitter.com/BJYjBmopgc
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[12:50] Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira sindikatuen manifestazio orokorrarekin, euren pankarta eraman ez ezik, El Correoko egoitza batean salatu dute hedabidearen lana azken asteetan langileen kontra.#M17Grebaorokorra pic.twitter.com/zU3CM3uzKy
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[08:50] Amurrioko piketea Murgako industriagunera bertaratu da. Antza, atzo bozketa egin zuten grebari buruz eta langile batzuek salatu dute ez zietela aukera eman parte hartzeko. Sarrera blokeatu dute.https://twitter.com/hashtag/M17grebaorokorra?src=…">#M17grebaorokorra https://t.co/tx7BmtDVjW">pic.twitter.com/tx7BmtDVjW
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) https://twitter.com/aiaraldea/status/203385602923…">March 17, 2026

[05:20] Martxoaren 17ko greba orokorreko piketeak batu egin dira jadanik Aiaraldean. Amurrioko piketeak Tubacex enpresan abiatu du jarduera.#M17 pic.twitter.com/NkjdUdzbGA
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[05:27] Laudioko piketeak Aiala Vidrion hasi du bere ibilbidea. #M17grebaorokorra pic.twitter.com/EfLFZA5oSc
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[05:30] Saratxoko industriagunean piketeak barrikada jarri du bidean. #M17grebaorokorra pic.twitter.com/jGT4hu8eXa
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[05:40] Amurrioko piketea banatu egin da Saratxoko industriaguneko bi sarreretan egoteko presente, bai Tubacex zein Castinox enpresen ateetan.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/SH2eJc9iSr
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[05:45] Amurrioko barrikada erretiratu du Ertzaintzak.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/FMXIS77Pqi
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[05:50] Tentsio uneak bizi dira Laudion Aiala Vidrion auto bat lantegira sartu denean eta ertzain batek piketeko kide bat bultzatu duenean.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/9QHgM9IqIu
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[06:00] Aiala Vidrion bi langile saiatu dira enpresan sartzen, Ertzaintzak inguratuta. Azkenean atzera egin dute, piketeak bidea oztopatu duelako.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/xyzgXCwe7f
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[07:05] Aiala Vidrio enpresaren atarian zegoen piketeaten zati batek Laudioko herrigunera jo du.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/FcoXrDYwOJ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[07:20] Laudioko sarrera nagusietako batean kokatu da piketea.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/jNz6cafCr1
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[07:35] Ertzaintzak Laudioko sarrerako piketeko kide bat identifikatu du eta jakinarazi dio isuna jartzea proposatuko diola Segurtasuna Sailari.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/Ung9VUsCzh
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[07:50] Tubacex enpresako sarrera mugitu da Laudioko piketea.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/h9uq2fEWcJ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[08:05] Grebako aldarrikapenak azaltzen du jarraitzen du piketeak Tubacex enpresako atarian Laudion.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/gZBK9y4q5b
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[08:15] Tubacex enpresako sarreran tentsio uneak bizi izan dira bulegoko langile bat sartu denean. Poliziak piketea kendu du bultzaka bidetik.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/PP492zOOkE
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[08:20] Zaraobe Institutuan ere egon da piketea. pic.twitter.com/nkQL4y8FjR
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
[08:30] Eroskira joan da piketea Laudion eta sarrera nagusia gurditxoekin oztopatu dute.#M17grebaorokorra pic.twitter.com/HXbHSvn2pc
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 17, 2026
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.