Oihu bat Palestinara jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2026ko martxoaren 18a

Jaialdiaren kartela osatzen duten artisten zerrenda. / Oihu bat Palestinara

Larunbat honetan izango da elkartasun musika jaialdia, Durangoko Landako Gunean. Euskal Herriko 25 musika taldek baino gehiagok joko dute bertan eta bertsoak eta bakarrizketak ere egongo dira. 

Oihu bat Palestinara musika jaialdia izango da larunbat honetan, martxoaren 21ean, Durangoko Landako gunean. Aiaraldea Komunikabideak bertara joateko sarrera bikoitza zozkatuko du ostiralean bertan. Hemen parte har daiteke zozketan.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Euskal Herriko hainbat musikarik elkarlanean sortutako kultur ekimena da Oihu bat Palestinara, herrialdeak "bizi duen errealitate gordina berriz ere lehen lerrora ekartzeko asmoz" antolatua. Euskal Herriko talde ugari batu dira elkartasun festibalera, hala nola Anari, Belako, Bengo, Ibil Bedi, J Martina, Merina Gris, Hofe, Kiliki, beste hainbaten artean. 

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsotan arituko dira. Barretarako tartea ere ez da faltako, Asier K eta Antton Telleriaren eskutik.

Antolatzaileek adierazi dutenez, jaialditik lortutako irabaziak Palestinaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeagatik "jasandako errepresio ekonomiko zein judiziala arintzera bideratuko dira, sionismoaren eta bere konplizeen aurkako borrokan tinko jarraitu ahal izateko". 

Sarrerak jaialdiaren webgunean daude salgai. Aiaraldea Komunikabideak ostiralean zozkatuko du tiket bikoitz bat. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide