Aurrera darrai Arabako Bola-joko Txapelketak. Tertanga eta Urduñako jaurtiketak egin ziren iragan asteburuan, eta lehenegoan Jorge Leon eta Estrella Alonso gailendu ziren gizonezkoen eta emakumezkoen artean, hurrenez hurren.
Hala ere, Urduñakoan berriz nagusitu ziren txapelketa osoan lehen postuetan mantendu diren bi aiaraldearrak: Bea Isasi eta Joseba Miras. 513 eta 555 puntu dituzte pilatuta, hurrenez hurren.
Asteburu honetan ez da tiraketarik egongo. Martxoaren 28 eta 29an izango dira hurrengoak, Lendoñobeiti eta Artziniegan. Finala, aldiz, Luiaondon izango da apirilaren 18 eta 19an.