Altzarrate Kirol Elkarteak antolatuta eta Aiarako, Amurrioko eta Laudioko Udalek lagunduta, ehunka emakumezko eta gizonezko batu dira gaur goizeko hamarretan Berdintasunaren aldeko ibilaldian.
Amurrioko zein Laudioko plazetan izan dituzte topagunea zein abiapuntua herritarrek eta gero Luiaondon elkartu dira ehunka parte hartzaileak horniketa puntuan. Aiarako, Amurrioko eta Laudioko kolore politiko ezberdinetako udal ordezkariak ere ez dira falta izan hitzorduan.