Tubacex enpresako gehiengo sindikalak (ELAk, STATek eta LABek, alegia) bi orduko hiru lanuzte gehiago deitu ditu, aurrekoen arrakasta ikusita.
Mobilizazio ziklo honekin (aurretik beste lau lanuzte egin dituzte) enpresari exijitu nahi diote proposamen duina eramatea lan hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaira.
Gaurko deialdiak lantegiak erabat gelditu duela aldarrikatu dute langile erakundeek. Hitzarmenaren proposamen berria ez ezik, sindikatuek aldarrikatu dute aparteko lan orduak ez egitea, derrigorrezko txanda aldaketarik ez egotea eta banakako mesedeak ere ez sustatzea enpresan.
Argazkiak: Tubacexeko langileak